MEMORIAREN BABESLEKUA zabalik egon da egun osoan. Goizeko hamaiketarako, zabaldu orduko, 6 pertsona egon dire itxaroten. Eberdirako 50 bat pertsona pase dire: australiatik etorritako gizona, amumak umeekin… Arratsaldean 100 pertsonatik gora, batzuk hunkitute, beste batzuk pozik… baina danak gustora.
Oiartzungo familia bat be hurreratu da bunkerrera, jakinmin handiarekin. Beraien aitxitxe, Gernikan egon zen egun haretan, eta bonbaketatik ihes egin ban beste askon moduen mendirantz korrika. Lehen aldiz etorri dira Gernikara bonbardaketa egunean eta hunkituta ibili dira, bunkerrean, astran…
Honek dira, eurek idatzita utzi dituzten bertsoak…
Gizon hiletxuridunaren historia
Hile txuridun gizon on bati
entzun nion historia
begitan zeuzkan malkoak eta
bihotz barruan zauria.
Hegazkin askok hartua zuten
Bizkaiko Gernika herria.
Beldurra genun haundia
giroa oso nahasia (BIS)
Gernikan ginan soldadu danak
galduta genun irria,
ziur nengoen lurralde hartan
galduko nula bizia. (BIS)
Sirenen hotsa oraindik daukat
gordeta oroimenean
zerutik ziran bonbak erortzen,
ta lehertzen gure artean.
Emakumeak negar batean
beren haurrak besoetan.
Sua toki guztietan
hainbat hildako kaleetan (BIS)
Beldurrak jota han hasi nintzan
Gernikatik ihesian,
bizitzen ondo jarraitu arren
bihotz puxka bat han hil zan (BIS)