Astrako sirena eta 4 minutu ekimena

Aurton 19. urtez jarraian entzun ahal izan dugu astrako sirena.

Azken urteotan, memoria historikoarekin, gerraren salaketarekin edota giza eskubideen aldeko aldarrikapenarekin zerikusia duten pertsonak eta eragileak gonbidatu izan ditugu Gernikako bonbardaketan Astra fabrikan erabilitako sirena jotzera.

Aurten, Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940–1945) gonbidatu dugu eta Angel Lekuona deportatu busturiarraren senideak ere izan ditu.