Popel

Lobak ekimeneko kide den Oier Plazak atzo aurkeztu zuen berak zudentudako Popel dokumentala Donostiako Zinemaldian. Dokumentalaren parte dira lobakekin harremana izan duten Hannot Mintegia eta Aitor Etxebarriak ere.

“El impostor” eleberria irakurri ostean, Unai Eguia irakasleak ikerketa bati ekiten dio, nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako Enric Moner kataluniar errepublikarrari zer gertatu zitzaion argitzeko. Aldi berean, Antón Gandariasek bere osaba Anjel Lekuona ikertzen dihardu, Gestapok erbestean atxilotutako bizkaitarra. Bi bideak gurutzatu eta ikerketak Pragara eramaten ditu eta František Suchý eta bere semearen historia harrigarria azaleratzen dute. Aita-semeek bizia arriskuan jarri zuten, ezkutuan, 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak salbatu ahal izateko.

Informazio gehiago:

popelashes.eus/eu/