Astrako babeslekua

Astrako babeslekua 2007. urtean berreskuratzen da sirenarekin batera. Auzolanean garbitu ondoren hau da bere historia.

Babeslekurik ez

2006. urtean Gernikan ezin zen babeslekurik bisitatu. Egon bazeuden, baina nun?

Pasilekuko jubilatuen etxean, Talleres de Gernikako lurretan eta Astran.

Astrakoa irudian dagoen eraikinaren azpoian zegoen.

Eraistea

Astra inguruko eraikinak eraisten hasten direnean, aipatutako eraikinaren barruan Astrako babeslekua “agertzen” da. 

Auzolana

2007an auzolanean garbitu eta atontzen da.

Audience

“Gernika” abestiaren bideoklipa grabaztu zuen Audience taldeak.

Zu be loba zara

“Zu be loba zara” erakusketa kolektiboa orain arte egin dugun proiektu politenetariko bat da. Jendeak bidalitako argazkiekin osatu genuen erakusketa astrako bunkerrean eta zabalik egon zen egun batzuetan herritarrek ikusteko.

Babesgabeak

80. urteurrenean eta Ongi etorri errefuxiatuak martxaren testuinguruan Irantzu Pastorren argazki erakusketa.

Marala

Urte askotan astrako babeslekua erabili dugu kontzertu akustikoak egiteko. Adibidez, Maralak talde kataluniarrak eskainitako emanaldi berezi hau.

Talleres de Guernicako babeslekua

2019an Talleres de Guernicako babeslekua berreskuratzen da eta urte haretan bisitatu ahal izan zen.

Ordutik berriz ere itxita dago eta ezin da bisitatu.

Estela de Carlotto

Estela de Carlotto Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko lehendakariaren bisita izan genuen. Astrako bunkerra eta Astra eraikina erakusteko aukera izan genuen eta bere historia kontatzeko.

Babeslekua itxita​

Udalak emandako arrazoi/aitzakia ezberdinengatik urte honetan ezin izan genuen astrako babeslekua erabili.

Informazio gehiago hemen