Astrako sirena

Hau da astrako sirenaren historia. 1936an Sabadellgo La Electricidad enpresan ekoitzi zenetik gaur egunera arte.

Sirena 2006. urtean berreskuratu zen Astra ondoko pabelloiko teilatutik eta 2016. urtean egiaztatu zen bere jatorria.

La Electricidad S.A.

Sabadellgo La Electricidad SA (LESA) enpresan alrama sirenak ekoizten ziren.

Alarma-sirena bertikala, 10 oberturako gurpilarekin eta kono-formako goiko babesgarriarekin.

Antonio Foruria

Antonio Foruria izan zen 1937ko apirilaren 26an sirena aktibatu zuen pertsona. Argazkian bere emazte Lina Basaberekin.

Berreskuratzea

Antxon Gorriño, Urko Fernandez “Tatxini” eta Aritz Jauregi izan ziren 2006ko udaberrian, Astrako pabiloi zaharrena bota aurretik, eraikineko teilatura igo eta sirena zaharra berreskuratu zutenak.

Ondoren Jabier Fernadez arduratu zen sirena garbitu eta berriz martxan jartzearena.

Sirena berriz martxan

2007. urtean astran okupatuan lehen aldiz jo zuen sirenak. Urte hartan “EZ AHAZTU ETORKIZUNA” lemapean memoria jardunaldiak antolatu ziren Astran.

Bittartien pasilekure

Astra eraikina utzi behar izan eta gero astrako sirena pasilekuko gaztetxera eraman zen eta gaztetxea martxan egon zen urteetan bertan aktibatu zen. Azkena 2012a, lobak sortzen den urtean.

Buelta Astrara

Sirena astra eraberritura bueltatzen da eta eraikineko teilatuan joko du.

Gernika-Alemania

Urte haretan gernikatik zebiltzan alemaniar antifaxista talde batek aktibatu zuen alarma. Lehen aldiz egin zen sirena aktibatzeko gonbidapena.

Jose Luis Foruria

Bere aitak 78 urte lehenago egin bezala, Jose Luis Foruriak  astrako sirena aktibatu zuen. Momentu hunkigarria familiarentzat, eta bereziki, Jose Luisentzat.

Siria

2016. urtean astrako sirenaren jatorria argitzen da eta Sabadellgo historia museoaren bitartez astrako sirena 1936. urtean La Electricidad SA enpresan eginda dagoela egiaztatzen da.

Kondor Legioa

Alemaniako Kondor Legioko pilotu ta agintari baten senideak aktibatu dute sirena: Dieprand von Richtofen eta Karl Benedikt von Moreau. Eurekaz batera egon dira, gaur 80 urte sirena piztu zuen gernikarraren bilobak, Jon eta Josu Foruria Lasa.

Etorkizuna

2019. urtean Gernika-Lumoko ikastetxeetako umeak etorri ziren sirena aktibatzera. 

Pandemia

2020. urtean ere astrako sirena entzun ahal izan zen. Lorea Ojanguren, Kaltzada erresidentziako langileak aktibatu zuen sirena eta zuzeneko emanaldia egin zen sareetan.

Deportatuak

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940–1945) eta Angel Lekuona deportatu busturiarraren senideek aktibatu dute sirena.