Gernika 2037
Etorkizunerako memoria
Gernikako bonbardaketaren memoria mapa interaktiboa, hainbat testigantza, dokumentu, argazki… biltzen dituena.
Mapa Gernikako espazio publikoari balioa eman eta etorkizunerako proposamenak egiteko tresna da.
Zer?
Gernika 2037 proiektua 2017. urtean jarri genuen martxan. Helburua Gernikako bonbardaketaren memoria bilduko duen mapa interaktiboa sortzea zen. Propio sortutako web orrian, hainbat testigantza, dokumentu, argazki, bideo… bilduz.
Proiektua 2018an verkamin egindako diru bilketa baten bidez finantzatu zen.
Webgunea 2022ko apirilaren 29an aurkeztu genuen Astran eta abenduaren 7an Durangoko Azokako Kabi@n.
Hitza: Etorkizunerako memoriaren mapa sortu dute Lobek: Gernika 2037
Zergatik?
Urteetan zehar hainbat eta hainbat izan dira Gernika-Lumon gertatutakoa argitzeko lan egin duten erakunde eta pertsonak. Mapa bada lan horren guztiaren aitortza. Gure lana, kasu honetan, belaunaldi gazte moduan, informazio hori lengoaia eta bitarteko berrietara ekartzea da.
Etorkizunari begira egindako mapa da. Gernikako espazio publikoari balioa eman nahi diogu mapa hau tresna bezala erabiliz. Memoriaren transmisioa gauzatzeaz aparte, etorkizuneko Gernikaren espazio publikoan memoria horrek presentzia berezia izatea nahi dugu.
Horretarako mapa etorkizunerako proposamenak jasotzeko euskarria ere izango da.
Nortzuk?
Lobak eta Arkibai elkarteak elkarrekin ekin genion Gernikako memoria eta espazio publikoaren inguruan hausnartzeari.
Horretarako prozesu labur bat ipini genuen martxan 2017ko udaberrian. Hainbat pertsona eta elkarte bildu eta Gernikako espazio publikoren inguruan ariketa ezberdinak egin ostean, mapa ezberdinak erabiltzen hasi ginen.
Hausnarketa prozesua bi lan saiotan banatu zen.